|     CAST.

AUDIENCE | ISLA PROMO

Urriak 20...

 

Isla, Habanan.

 

Etxera hurbilduko nauen karroren bat topatzeko 31.era iritsi bitartean, Abdala estudioetan gaur bizi izan dudana oroituz noa (ricordis latinez bihotzetik berriro pasa) 70.etorbidean gora.

 

Goizean goiz Reinaldo nire laguntzailea topatu dut mikrofono artean, arduratuta zeharo, gaur konbidatu inportanteak izango genituela aipatu bainion atzo.

 

Berahala sartu da Yaroldi, Matxitxarekin bat. Azken hau gure gizona Habanan. Berak antolatu digu operazio guztia Isla hemen graba genezan. Bere esanetan Yaroldi munduko onenetakoa perkusioan, Chucho Valdesen bandako arreglista da eta tabernara bueltatxo bat eman ondoren honela esan dit begiak dirdirka: Kaki: aquí primero metemos el güiro para enderezarlo too y ya después tú me dices si va la conga, la campana, el shaker... Hemen ezin da alkoholik edan, baina denok dugu Yaroldik barra azpian, tabernako mutilaren babespean, gordea duen ron boltilaren berri.

 

Egia esan, kanta balantzaka zebilen Yaroldi etorri den arte. Gaizkaren gitarraren ta Marianaren bateriaren tunbaoak ez dira, noski, Olguinen sortutakoak. Yaroldi igeltseroaren paleta magikoa nahikoa izan da, ordea, kantua martxan jartzeko. ¡Mira, mira como camina ahora! zioen, Matxitxaren irrifar konplizea lagun.

 

Alejandro berriz, sofan botata ezagutu dugu, star baten moduan, ilunpean, eguzki betaurreko eta guzti. Tropetista ez zirudien motibatuta. Ez ditu kendu betaurrekoak hirugarren kanturarte, baina Audiencen kantuak entzun ahala barneratuz joan da, murgilduz nolabait bere tronpeta kantuen parte egin duen arte.

 

¡Dame una mas que la voy a mejorar! egin du oihu Egun da Bayamoneko azken soloan. Eta Agerrek begiak zabal zabalik. ¿Mejorar eso? ¡Si no se puede! .Hemen bai Ager, hemen dena da posible. Eta hori outsider bat zirudiela sartu denean, dio Andonik kontroletik. Ruben ere harrituta geratu da: A ze soloa utzi duguna!

 

Eta zein ederki geratu diren sokak Gaizkak hain maisuki kantatu duen Nork Jakin Zein Den Zein kantuan. Baita Household Entropya abestian ere...

 

Zer nolako buelta eman dioten disko osoari kubatarrek. Eta Osanay kantaria!

 

Orduerdi batean doinu instrumental soil bat letra, zapore, melodia eta kantuz osatu duen maistra aztia! Nola egin duen bere, oraintsu erabat arrotz zuena. Eta nola grabatu duen lehenengo toman! Eske odoletan daramate musika! dio Rubenek (guztion artean gazteena bera, inpresionatuena akaso).

 

31.ko bidegurutzera iristear naiz jada. Hasia naiz besoa altxatzen karro bila. Gaur arte aritu gara egunez egun Habanako zurrunbiloan geure burua, geure kantuak murgiltzen. Gaur aldiz Habana bera sartu da gugan, gure kantuak konkistatzera, gu bereganatzera, eta plazer handiz errenditu gara bere xarmaren erasopean.

 

A calle 100 por favor. Al lado del Obelisco!

Kaki Arkarazo

TELEFONOA

(-0034) 620 124 258. Ager.

www.weareaudience.com

E-MAIL

info@weareaudience.com